• #80.- Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nola
    Nov 7 2024
    Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.
    Show more Show less
    42 mins
  • #29.- Maite Artola, ahotsa bide eginaz
    May 27 2021
    Gaurko anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, Mezularian lehenik, Faktorian gero eta Goizak Gaur albistegietan orain. Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz? Jantzi kaskoak eta adi!
    Show more Show less
    57 mins
  • #22.- Beñat Sarasola: Liburu bakoitzak du bere lekua
    Dec 15 2019
    Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik. Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Poesiatik eleberriaren generora egin du salto 'Deklaratzekorik ez' (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belaontzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
    Show more Show less
    54 mins
  • #23.- Luistxo Fernandez: Ni naiz Spartacus
    Apr 10 2020
    Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzuekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    Show more Show less
    58 mins
  • #24.- Joxe Mari Agirretxe: Irriaren militantea
    Apr 12 2020
    Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtain-en garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarrai-n sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirritx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
    Show more Show less
    1 hr
  • #25.- Juan G. Andres eta Barruan Gaude-ren ahizpa bikia
    Apr 12 2021
    Martxan da berriz ere Barruan Gaude podcasta. Berritasunekin gatoz gainera, izan ere, EiTB Podkast plataforman ekoitziko ditugu gure atalak hemendik Aurrera. Eta hori gutxi balitz Barruan Gaude-k gazteleraz egingo den ahizpa bikia izango du: Estamos Dentro. Berau gidatuko duen Juan G. Andres kazetariaren etxean sartu gara denboraldi berria hasteko asmotan. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!
    Show more Show less
    33 mins
  • #26.- Iban Urizar ‘Amorante’, folklorea eta autotunea besarkatuz
    May 7 2021
    Hamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. Eta ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan. Jantzi kaskoak eta adi!
    Show more Show less
    54 mins
  • #27.- Aitor Merino, Espainiaren erdigune geografikoan bizi da
    May 12 2021
    Badira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. ‘Asier eta Biok’ pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean iruñarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea ezagutuko dugu.
    Show more Show less
    57 mins