Barruan gaude

By: EITB Radio Televisión Pública Vasca
  • Summary

  • Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
    © 2020 EITB Media
    Show more Show less
activate_Holiday_promo_in_buybox_DT_T2
Episodes
  • #80.- Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nola
    Nov 7 2024
    Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.
    Show more Show less
    42 mins
  • #79.- Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da
    Nov 16 2023
    Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu dizkigu.
    Show more Show less
    1 hr and 17 mins
  • #28.-Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik
    May 20 2021
    Madrilgo Lavapies auzoan bizi da Isabel Cadenas Cañón basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste. ‘Poética de la ausencia’ saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu; ‘Irse’ eta ‘También eso era el verano’. Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du New York University-n, baina, akademiatik ihesean dabil azken boladan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    Show more Show less
    58 mins

What listeners say about Barruan gaude

Average customer ratings

Reviews - Please select the tabs below to change the source of reviews.